CBT konpainia Komunikazio Ingeniaritza bat da eta 15 urtetik gorako esperientzia du marketin eta komunikazioko estrategien garapenean eta horien ezarpenean, ingurune teknologikoen erabileraren bitartez. Egoitza nagusia Getxon izanik, CBT konpainiak sektore publikoko nahiz pribatuko erakundeei eskaintzen dizkie bere zerbitzuak, teknologien bitartez horien premiei konponbideak emanez.
CBT konpainian ekipo gaztea osatzen dugu, profil teknologikoarekin eta sortzailearekin, diziplina anitzeko proiektuak modu eraginkorrenean jorratzeko aukera ematen digun konbinazio bikaina, betiere teknologia berrien erabileraren bidezko sorkuntza nabarmenduz.
Nola prestakuntza, hala ikerkuntza, gako elementuak dira ekipoaren garapen profesionalerako, eta horrek aukera ematen digu ingurune ezberdinetara egokitzeko eta proiektu konplexuei erantzuteko.
Abangoardia teknologikoa da gure barne garapen-estrategiaren gakoa, eta gure zerbitzuetan ezartzearen aldeko apustua egiten dugu, gure bezeroei lagunduz komunikazioaren eta ingurune teknologikoaren eremuan beren jarrera izateko.
CBT konpainia INNOVALIA taldearen barruan dago. Ingurune teknologikoko enpresen talde bat da azken hori, eta berrikuntzaren, teknologiaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua egiten du bere jardueraren ardatz nagusi gisa.