http://www.cbt.es webgunea diseinatzeko eta garatzeko, W3C partzuergoaren gomendioei jarraitu zaie Web Irisgarritasunari dagokionez. Gomendio horiek desgaitasuna duten pertsonen sarrera eta, oro har, erabiltzaile guztien sarrera ahalbidetzen dute Webgunearen edukietara. Nabigatzaile eta gailu ezberdinetara sartzeko aukera ematen du. Eduki argiagoak eta egituratuagoak ditu, aurkezpena eta informazioa bereizita, estilo-orriei esker. Azken batean, erabiltzailearen esperientzia eta nabigazioa hobetzen ditu.
Diseinua eta garapena FeedRibbon kudeatzailearekin gauzatu dira, hau da, CBT Comunicación & Multimedia konpainiak garatu duen eta eduki irisgarriak automatikoki sortzen dituen edukien kudeatzailearekin. Izan ere, ahalik eta nabigatzaile kopuru handienarekin bateragarria izateko eta euskarri mugikor eta ukimenezko euskarri ezberdinetan ikusia izateko diseinatu da kudeatzaile hori.
Webguneak AA irisgarritasun-maila betetzen du. Atariaren erabilgarritasuna eta irisgarritasuna mantendu eta hobetzeko lanean jarraitzen dugu. Hobekuntza horiekin jarraitzeko, zure iritzia izan nahiko genuke. Zalantzarik edo iradokizunik baldin baduzu, harremanetan jar zaitezke info (a bildua) cbt (punto) es helbidearen bitartez, edo Webgunearen harremanetarako atalean eskuragarri dagoen orriaren bitartez.