Ohar legala

Lege-ohar honen bitartez, CBT Comunicación & Multimedia, SL konpainiak (IFK: B48810345; helbidea: Zugazarte hiribidea 8, 1, 6. bulegoa, 48930 Getxo) erregistratzen diren edo bisitatzen duten erabiltzaileen eta profesionalen esku eta CBT Comunicación & Multimedia konpainiak eskaintzen dituen zerbitzu eta edukien gaineko interesa dutenen esku jartzen duen webgunearen (http://www.cbt.es) zerbitzurako sarrera eta erabilera erregulatzen da.

Bere webgunearen bitartez, CBT Comunicación & Multimedia konpainiak aukera ematen du ematen dituen zerbitzuak ezagutzeko, baita egiten dituen lanen xehetasunak eta bere bezero garrantzitsuenetako batzuk ezagutzeko ere. Webgunearen helburua da CBT Comunicación & Multimedia marka, bere ezaugarriak eta bere zerbitzuak ezagutaraztea.

Webgune horretara sartzeak pribatutasun-politika guztiz onartzea inplikatzen du.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren betearazpenari dagokionez, jakinarazten dizuegu erabiltzaileak harremanetan jartzeko orrian eta enplegu-poltsan ematen dituen datu pertsonalak CBT Comunicación & Multimedia konpainiaren jabetzako eta erantzukizuneko fitxategi informatikoan gordetzen direla. Datuak eman diren helburuetarako bakarrik erabiliko dira, eta ez dira hirugarrenei lagako. Edozein unetan balia daitezke norberaren datuak ikusi, zuzendu eta deuseztatzeko eskubideak, email bat bidaliz info (a bildua) cbt (punto) es helbidera.

ERABILTZEKO ESKUBIDEAK

Erabiltzaileak kontsultatzeko edo merkataritza-izaerarik gabeko erabilera pertsonaletarako bakarrik erabil dezake webgune horretan argitaratutako informazioa. Webgune horretako edozein eduki merkataritza-helburuekin erabiltzea, kopiatzea edo erreproduzitzea esanbidez debekatuta dago, betiere argitalpen publiko batekin lotutako aipamen-eskubidea izan ezik. Debekatuta dago edukiak partzialki edo osorik kopiatzea, CBT Comunicación & Multimedia konpainiaren idazki bidezko esanbidezko baimenik gabe.