Metromeet Industria Metrologia Dimentsionalari buruzko Nazioarteko Konferentzia 2004. urtetik egin da Bilbon CBT konpainiaren eskutik. Metromeet Industria Metrologia Dimentsionalaren sektoreko konferentzia garrantzitsuena bihurtu da. Urtero, Bilboko Euskalduna Jauregian, Industria-metrologia dimentsionalaren arloko profesionalak elkartzen dira beren sektorearekin lotutako teknologia eta proiektu aurreratuenak erakusteko.
Aukera paregabea da sektoreko profesionalentzat, lortu diren aurrerapenak ezagutzeko, eta Metrologiari buruzko eztabaida-leku batean parte hartzeko, baita garapen digitalen eta optikoen inguruko azken produktuak ezagutzeko ere.
CBT konpainiak honako zeregin hauek ditu: irudiaren diseinua, urteko programaren konfigurazioa, ekitaldiaren idazkaritza teknikoa, eta ekitaldiaren antolakuntza ekitaldia egiten den egunetan zehar. Hala, ekitaldiaren kudeaketa osoaz arduratzen gara, balio handia emanez ekitaldiaren antolamenduaren alderdi guztiena.