Mobilenin en Technarte

Ekitaldiak / Marketing eta Komunikazioa

Technarte

Technarte 2006 urtetik Bilbon egin den Arte eta Teknologiako Nazioarteko Konferentzia da. Hasieratik CBT konpainiak antolatu du ekitaldia, bere arlo guztiei dagokienez. Hizlariak bilatzeko Call for papers fasetik hasita, Idazkaritza Teknikoaren zeregin guztietatik igaroz, ekitaldia egiten den bitartean kudeaketa gauzatzeraino.

Technarte artearen eta teknologiaren eremuko erreferente bat bihurtu da Europan, eta mundu osoko 20 artista eta ikertzaile teknologiko inguru biltzen ditu urtero, bi diziplinak elkartzen dituzten proiektu puntakoenak erakusteko.

Arkitektura interaktiboa, errealitate handitua, NanoArtea, Sistema murgiltzaileak, Artea eta Robotika, eta beste asko aurki daitezke urtero Technarten.

Ekitaldiaren irudia CBT konpainiak diseinatu du osorik, betiere online nahiz offline bitartekoetara eta materialetara egokitzearekin batera.