Errealitate handitua teknologia bat da, eta plano erreala osatzen duen eduki bat plano digitalean aurkezteko aukera ematen du. Edukia hainbat modutara aurkez daiteke, hala nola multimedia edukiaren bitartez, 3D bitartez, testu baten bitartez, irudien bitartez, eta gailu mota ezberdinekin egin daiteke.
Lan horretarako, CBT konpainiak errealitate handituko App bat diseinatu eta garatu du ardogintzaren sektorearentzat, hain zuzen ere ardo edo marka batekin lotutako edukia errealitate handituaren bitartez eta Smartphone-aren bitartez eskaintzeko.
Horrela, balio erantsi handia eskaini diezaiokegu ardo bati, horren kontsumoaren esperientzia handituz eta hobetuz, eta informazioa eskainiz dastatze-notei buruz, lantze-prozesuari buruz, edo datu informatzaileagoak, hala nola upeltegiaren historia, etab.
Smartphone bidez ikusi ahal izateak kontsumitzaile gehienentzat teknologia irisgarria izatea dakar. Horrela, gainera, upeltegia marka berritzaile gisa ezartzen da, teknologia berrien aldeko apustua egiten duena enoturismoan eta ardoen eremuan balio erantsiko zerbitzuak eskainiz.