InteractivaTech turismoaren eta kulturaren esparrura zuzendutako tresna bat da, eta aukera ematen du museo bateko ibilbideak edo bisitak pertsonalizatzeko, hainbat erabiltzaile-profilen bitartez. Horrela, museo bateko turistek edo bisitariek beren interesetara edo beren profilera guztiz egokitutako edukiak gozatuko dituzte, era horretan denbora optimizatuz eta bisitak asko gozatuz.
InteractivaTech bisitari bakoitzaren gailu mugikorrarekin erabiltzen da, eta, beraz, museoek ez dute inbertsio handirik egin behar audiogidetan. Bisitari bakoitzaren Smartphone-aren edo tabletaren erabileraren bitartez, bisitariek modu errazean erabili ahal izango dute tresna hori, bisitarekin lotutako eduki multimedia ikusiz. Horretaz gain, museoak berak modu errazean sortu, aldatu edo ezabatu ditzake eduki berriak, InteractivaTech edukia kudeatzeko eta ikusteko tresna ahaltsua bihurtuz.
Interactivatech bikaina da turismo- eta kultura-arloko inguruneak dinamizatzeko, teknologia berrien eta gailu mugikorren erabileraren bitartez.
Â