Lanzando un irrintzi con EUP!

Web de EUP!

Mugikorra / Software

EUP!

EUP! Athletic Club inguruan garatu dugun App ludiko bat da batik bat Bilboko taldearen jarraitzaileei zuzendua. Android nahiz iOS duten smartphone-entzat diseinatu eta garatuta Athletic Club taldeari animatzeko balio du, besteak beste lehoiak bezala orro eginez, irrintziak jaurtiz, edo norberaren buruaren argazki bati lehoi baten itxura emanez.

Horrela, ingurune zurigorria dinamizatzen dugu jarraitzaileen artean milaka deskarga lortuz.

App honen arrakasta, beste gauza batzuen artean, diseinuaren eta garapenaren kalitatean oinarritu da, dagozkien App Store eta Android Market-etan argitalpena bizkortuz eta App-ak izan ditzakeen unean uneko akatsak txikiagotuz. Horrek guztiak komunikabide eta argitalpen espezializatuetan presentzia izatea ahalbidetu du.

EUP! aplikazioaren webgunea: www.eupathletic.com