Home Web Getxo en tablet

Home Turismo de Getxo

Localización Ayuntamiento

Â

Webgunea

Getxoko udal Webgunea

Getxoko udalaren webgune berria diseinatu eta garatu dugu. Turismorako bokazioarekin, Getxo Bizkaiko udalerria da eta 80.000 biztanle baino gehiago ditu. Arrakastaren oinarrizko gako batzuk honako hauek izan dira: alde batetik herritar nahiz turistei kalitatezko informazioa eskainiko dien diseinu erakargarri bat lantzea eta bestetik udala osatzen duten sail bakoitzari edukien kudeatzaile erabil erraz baina aldi berean ahalmen guztidun batekin hornitzea horrela informazioa modu autonomoan sortu edo aldatu ahal izateko.

Autonomia hau posible izan dadin CBT konpainiak osorik garatutako FeedRibbon eduki-kudeatzailea instalatu dugu. Web-atari berriaren premietara egokituta udalaren sail bakoitzari bere atalaren edukia kudeatzeko gaitasuna ahalbidetzen du Webgunearen agertzen den informazioaren dinamizazioan gerta litezkeen itoguneak saihestuz.

Webguneari dagokionez pantaila tamainu murritzeko telefono eta tablet-etara egokitzeko garatu da, baita udalerrian zehar aurkitu daitezkeen herritarrentzako informazio-puntu berrietan azaltzeko ere.

Getxoko Udalaren webgunea: www.getxo.net