CBT konpainiak Brionesko Ardoaren Museoko bisitarien gogobetetze-maila neurtzeko sistema bat instalatu du. Museoaren instalazioetan kokatutako ukimenezko pantailen bitartez, bisitariek inkesta bat bete dezakete bisitarekin eta Museoan izandako esperientziarekin lotutako hainbat alderdiren inguruan; inkesta hainbat hizkuntzatan dago.
Proiektu horretarako, Evalmaster egokitu dugu, hau da, gogobetetze-mailari buruzko inkesten kudeaketa integralerako gure konponbidea, ukimenezko gailuetan txertatzeko. Horrela, erabiltzaileek ez dute inkesta paperean beteko eta sistema bizkorragoak eta fidagarriagoak erabiliko dituzte.
Horrelako konponbideek nabarmen handitzen dute erabiltzaileek betetako gogobetetze-mailari buruzko inkesten kopurua, eta jasotako datuen kalitatea eta fidagarritasuna hobetzea ahalbidetzen du.